Informazioa

50.URTEURRENA

EKAINAK 18

ERRONKA: 50 TONTOR BAIETZ!

IZENA EMATEKO EGUNAK telefonoz edo lokalean: MAIATZAK 24, 31 – EKAINAK 7, 14

 

2023an Ganzabal mendi taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu dugun ekintzetako bat erronka hau da: 50 TONTOR BAIETZ!

Erronka ekainaren 18an Ganzabal Mendi Taldeko bazkide eta jarraitzaileek 50 tontor ezberdin egitea da.
Igoera bakarka edo taldean egin daiteke.

Pertsona edo talde bakoitza tontor desberdin batera igotzea denez asmoa, jardueran izena ematean adierazi beharko diguzue zein den, errepikapenak saihesteko eta, horrela, denen artean 50 tontor egitea lortzeko.

Izena emateko datak maiatzaren 24, 31 eta ekainaren 7 eta 14a izango dira. Beraz, maiatzaren 24ra iritsita, lehenbailehen jakinarazi behar diguzue gora egingo duzuela, erreserbatzeko.

Berdin dio tontorra non dagoen. Horrela, bidaian, oporretan eta abar bazaudete, erronkan parte hartzeko aukera izango duzue.

Tontorrean argazki bat atera eta helbide elektroniko honetara bidali beharko da:

ganzabalmt@ganzabalmt.org

Parte hartzen dutenek 50. urteurreneko opari bat izango dute.

Ibilbidea

Argazkiak

Irteeraren argazki batzuk