Ganzabal Mendi Taldeko bazkidea ez bazara eta federatu nahi baduzu, lehenengo eta behin bazkide egin behar zara… Sartu “bazkide egin” atalera!
- LIZENTZIAK ONLINE KUDEATZEA:
ONLINE FEDERATZEA (hemen klikatu)
Kreditu-txartelaren edo Bizumaren bidez ordaindu ahal izango duzue.
Federatuta zaudetenean posta elektronikoz jasoko duzue baieztapena.
2008. urtean eta hurrengoetan jaiotako adingabeen eta gazteen lizentziei dagokienez, 10 euroko dirulaguntza ez da deskontatuko lizentzia beste urte batzuetan bezala federatzean, geroago itzuliko zaizue. Gogoratu federatzen dituzuenean baimen-agiria deskargatu, bete eta Ganzabalera e-postaz bidali, ganzabalmt@ganzbalmt.org edo lokalera ekarri beharko duzuela.
- LIZENTZIAK LOKALEAN KUDEATZEA:
Webgunearen bidez tramitea egitea ezinezkoa zaien eta lokalera zuzenean etorri behar duten pertsonek AURRETIKO HITZORDUA eskatu beharko dute. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da txandafederatuganzabal@gmail.com helbidera, eta adierazi beharko da asteazkenean, abenduaren 18tik aurrera, 19: 30etik 21: 00etara, hitzordua hartu nahi duzuela, eta gehien datorkizuen ordua, gutxi gorabehera, mezu elektroniko baten bidez baieztatuko zaizuela zer ordutan agertu beharko duzuen lokalera. Eskertuko genizueke ordainketa ahal den neurrian banku-transferentzia bidez egitea (kontu-zenbakiak jarraian adieraziko dizkizuegu). Dirua ekartzen baduzue, askoz hobeto. Horretarako, erantsitako prezioak bidaliko dizkizuegu.
- Laboral Kutxa ES27 3035 0015 04 0150017053
- BBVA ES74 0182 3320 19 0200107529
- Kutxabank ES47 2095 0049 70 9106877961
OHARRAK:
•2025 denboraldi honetan, aldatu egin dugu asegurua. Jada ez da Mapfre izango, Generali baizik. Aseguruaren baldintzak Mapfrek dituenen berdinak izango dira, baina Pirinioak aukera kontratatuz gero, Maroko osoa egongo da estalita (orain arte El Atlas bakarrik zen). Bestalde, lizentzia ematen den unean EMFn aita edo ama (ez du balio beste edozein ahaidetasun-motak) federatua dutela egiaztatzen duten haur, aisialdi-txartela eta gaztea modalitateetako federatuek %50eko deskontua izango dute aseguruaren prezioan: Estatua, Pirineoak eta Munduko estalduretan. (Aukeretan EZ da aplikatuko). Eskatzen den filiazio-baldintza betetzen ez bada, istripuetan estaldura ukatuko da.Kontuan izan deskontu hori aseguruaren prezioari aplikatzen zaiola soilik, ez lizentziaren prezioari.
• Zuek guztiok, online federatzen zaretenok zein lokalean egiten duzuenok, karneta klubean jaso ahal izango duzue, beti bezala posta elektronikoz abisatuko dizuegu. EMFren aplikazioan deskargatzeko aukera ere baduzue.
• Lizentziaren luzapenei eta txartelaren kopiei dagokienez, asteazkenetan lokalean bakarrik kudeatuko dira, 19:30etik 21:00etara.
• Edozein kontsulta egiteko, jar zaitezte gurekin harremanetan, posta elektronikoz, edozein egunetan eta telefonoz (675701359), asteazkenetan, 19:30etik-21:00etara.
• Abenduak 26 eta Urtarrilak 2, osteguna, lokala zabalik egongo da, arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara eta bertan federatu ahal izango da aurretiko hitzorduarekin.
2025 PREZIOAK PDFan DESKARGATU
PDF-a betetzeko Adobe Reader programa erabiltzea gomendatzen dizugu: http://