MATERIALA

Ganzabal Mendi taldeko bazkideentzat, kanpin dendak, krampoiak, pioletak, raketak eta eskalatzeko erabiltzen den materiala daukagu. Harturakoa ondo zaindu eta egoera ezin hobean bueltatu egin behar da. Halaber, jasotako materialean akatzen bat ikusiz gero arduraduna ahalik eta arinen jakinaren gainean jarri behar da. Ekintza ofizialetan parte hartzen duten bazkideek, beharrezko materiala eskuratzeko ezinbesteko eskubide izango dute besteen gainetik. Materiala asken batzarreko egunean jaso ahal izango dute besteen gainetik . Materiala asken eguaztenean jaso ahal izango duzue, eta hurrengo eguaztenean bueltatu beharko da.

LIBURUTEGIA

Gure liburutegian aldizkariak, mendiko liburuak, mapak eta abar aurkitu ahal izango dituzue. Liburutegian aurkitzen dena bazkideen erabilpenarako dago, eta zerbait hartu edo uzterakoan liburutegiko arduradunari esan behar zaio. Denon artean daukagun apurra zaintzea komeni dela gogorazten dizuegu.

Eguneko alokairuak

raquetas
Raketak: 3€ / astea

ar_imagenes_1715_tienda_cresline_2_coleman
Kanpin dendak: 3 € / astea

piolet-simond-anaconda-cup
Pioleta: 2 € / astea

kaskoak
Kaskoak: 2€ / astea

kranpoiak
Granpoiak:  2€ / astea