Segurtasuna Mendian
DEKALOGOA
- Ez zaitez bakarrik joan mendira.
- Aldez aurretik zehaztu ibilbidea, kontuan izanik, alde batetik, eguraldia eta, bestetik, zure sasoia.
- Eguraldi iragarpenak begiratu, eta, behar izanez gero, aldatu edota moldatu zure ibilbidea.
- Adierazi norbaiti nora zoazen eta gutxi gorabehera zein ordutan bueltatuko zaren.
- Mendian zaudela, ez izan presarik. Arreta berezia jarri beherantz zoazenean, eta gogoratu heltzea dela inportanteena.
- Sasoian egoten ahalegindu zaitez. Era berean, ez legoke gaizki iparrorratza eta mapa erabiltzen ikastea.
- Arropa egokia erabili. Horrez gain, eguzkitik, hotzetik edota haizetik babes zaitez.
- Har ezazu janari energetikoa txitean-pitean, eta , noski, ez zaitez ura edateaz ahaztu.
- Larrialdiko lehen laguntzak ikastea komenigarria litzateke. Ez ahaztu botika-kutxa txiki bat eramateaz.
- Istripu baten aurrean zer egin behar den jakin behar da; baita, horretarako beharreko diren zenbakiak idatzita eraman eta gutxieneko material bat ere.
FEDERATUTA EGONEZ GERO ISTRIPUEN JARDUERA–PROTOKOLOA
Osasun–laguntza lortu ahal izateko, ezinbestekoa da pauso hauek ematea:
1. Mapfrek duen 24 orduko telefonora deitu behar da, istripuaren abisu emateko.
918 366 190
• Lokuzio bat entzungo da:
• Espedientea irekitzeko egiten den deia, pertsona batek kudeatuko du.
• KASU GUZTIETAN: POLIZA–ZENBAKIA (055–1980000015) kontuan izan behardugu, telefonoko agenteari esateko.
• Datu hauek eman behar dira telefono–deian:
▪ Federatuaren datu pertsonalak
▪ Data eta zelan gertatu den istripua
▪ Istripu non gertatu den
▪ Kalte fisikoak
• Deiaren bukaeran, agenteak honako hauek emango dizkizu:
– Espediente–zenbakia: gorde egin beharko da, eta istripu–agiriaren goiko aldean idatzi behar da.
– Hurbilen dagoen osasun–zentroa zein den.
2. Min hartu duen federatuak lehenbailehen bete eta sinatu behar du adierazitako zentroetan emango dioten “istripu–agiria”. Zentroak agiririk ez badu edo istripua atzerrian gertatu bada, istripu agiria EMFren webgunean, lurralde–federazioetan eta Adartian (94 661 34 97) eskuratu daiteke.
3. Sinatutako agiria posta elektronikoz bidali behar da lehenbailehen honako helbide honetara, mezuaren gaian espediente zenbakia zehaztuta: daper.mapgen@mapfre.com
ADARTIA Correduría de Seguros – Tlfn. zenbakia 94 661 34 97 – emf@adartia.es
– Edozein kontsulta edo laguntza behar izanez gero, Adartia Aseguru Korreduriari deitu beharko zaio, EMF–ren federatu gisa identifikatuz
– Kontuan izan beharrekoa da Mapfrek emandako Espediente Zenbakia
4. Min hartu duen federatuak itundutako osasun–zentrora joan behar du, eta istripu–agiria behar bezala beteta eraman behar du. Osasun–laguntza jasotzeko, ezinbestekoa da 24 orduko telefonoan eman dioten espediente–zenbakia agertzea agirian.
5. HIL EDO BIZIKO LARRIALDI kasuetan, larrialdiko laguntza jaso ahal izango du osasun–zentro hurbilenean. MAPFRE VIDAk ordainduko ditu istripua gertatu eta lehenengo 24 orduetan emandako larrialdi–laguntzari dagozkion fakturak.
Behin larrialdiko lehen laguntza eman ondoren, min hartu duen federatua itundutako osasun–zentro batera eraman behar da, tratamenduarekin jarraitzeko.
Lesionatuak itundu gabeko osasun–zentroan gelditzea erabakitzen badu, MAPFRE VIDAk ez ditu faktura horiek ordainduko.
Mapfreren polizan bermatutako osasun–laguntza MAPFRE VIDArekin ituna duten espezialistek eta osasun–zentroek emango dute.
BAIMENAK
Hurrengo probak eta tratamenduak egiteko, konpainiaren baimena beharko da aurrez:
• Diagnostikorako proba bereziak (TAC, RMN, ekografia,
artroskopia, gammagrafia, etab.)
• Ebakuntza kirurgikoak
• Errehabilitazioa
Kasu horretan, aseguratuak edo osasun–zentroak baimena eskatuko dio MAPFRE VIDAri
posta elektroniko honetan: daper.mapgen@mapfre.com.
Aipaturiko baimenari medikuaren txostenaren kopia erantsi behar zaio, eta bide beretik emango da eskatutako proba edo tratamendua baimendu edo ukatu egin dela adierazten duen jakinarazpena.
Aseguratuak ordaindu beharko du konpainiaren baimenik gabe egindako beste edozein proba edo tratamenduren kostua.