Ganzabal Mendi Taldeko bazkidea ez bazara eta federatu nahi baduzu, lehenengo eta behin bazkide egin behar zara…
LIZENTZIAK ONLINE KUDEATZEA:
ONLINE FEDERATZEA (hemen klikatu)
Kreditu-txartelaren edo Bizumaren bidez ordaindu ahal izango duzue.
2009. urtean eta hurrengoetan jaiotako adingabeen eta gazteen lizentziei dagokienez, 10 euroko dirulaguntza ez da deskontatuko lizentzia beste urte batzuetan bezala federatzean, geroago itzuliko zaizue. Gogoratu federatzen dituzuenean baimen-agiria deskargatu, bete eta Ganzabalera e-postaz bidali, ganzabalmt@ganzbalmt.org edo lokalera ekarri beharko duzuela.
- Online federatzeko arazorik izanez gero edo edozein kontsulta egiteko, jar zaitezte gurekin harremanetan, posta elektronikoz ganzabalmt@ganzabalmt.org, edozein egunetan eta telefonoz (675701359), asteazkenetan, 19:30etik-21:00etara edo lokalean bertan.
OHARRAK:
• Gogoratu 2026 denboraldi honetan Generali aseguruarekin jarraitzen dugula. Pirinioak aukera kontratatuz gero, Maroko osoa egongo da estalita. Bestalde, lizentzia ematen den unean EMFn aita edo ama (ez du balio beste edozein ahaidetasun-motak) federatua dutela egiaztatzen duten haur, aisialdi-txartela eta gaztea modalitateetako federatuek %50eko deskontua izango dute aseguruaren prezioan: Estatua, Pirineoak eta Munduko estalduretan. (Aukeretan EZ da aplikatuko). Eskatzen den filiazio-baldintza betetzen ez bada, istripuetan estaldura ukatuko da.Kontuan izan deskontu hori aseguruaren prezioari aplikatzen zaiola soilik, ez lizentziaren prezioari.
• Zuek guztiok, online federatzen zaretenok zein lokalean egiten duzuenok, karneta klubean jaso ahal izango duzue, beti bezala posta elektronikoz abisatuko dizuegu. EMFren aplikazioan deskargatzeko aukera ere baduzue.
• Lizentziaren luzapenei eta txartelaren kopiei dagokienez, asteazkenetan lokalean bakarrik kudeatuko dira, 19:30etik 21:00etara.
2026 PREZIOAK PDFan DESKARGATU
PDF-a betetzeko Adobe Reader programa erabiltzea gomendatzen dizugu: http://



